Ospitalean ere ikasten!

¡Aprendiendo en el hospital!

miércoles, 22 de febrero de 2012

KUKI BADOA!!!!



Goizeko eguzki izpiek nire gelako txoko guztiak argitzen dituzte. Nire bihotza gutxinaka ere argituz doa eguzkiaren izpien argiaz. Nire arimaren indar joanak berriz ere bueltatu dira eta orain, inoiz baino gehiago borrokatzeko indarrez bustitzen naute. Gaur, otsailaren 22 den egun honetan, agur esateko ordua heldu zait, jada nire lekua ez dagoelako hemen, orain nire lekua kalean dago, eguneroko nire bizitzan, nire etxean, nire institutuan eta nire herrian. Gaur, otsailaren 22 den egun honetan, nire aurpegian aspaldidanik agertu ez den irribarre bat ageri da, lotsarik gabe ageri ere, harro. Gaur, nire begietan ez dago malkoen arrastorik, esperantza eta ilusioa besterik ez da ikusten nire begi marroi-berdeetan. Egia esan hemen egotea ez da gustukoa den zerbait, baina batzuetan beharrezkoa da, eta niri, asko lagundu dit nire estantziak. Beste era batera pentsatzen lagundu dit, gauzak beste era batera ikusten, eta arazo guztiei irtenbidea aurkitzen. Beste guztiak maitatu baino lehenago neure burua maitatzen erakutsi didate, bizitza bakarra dugula eta bizitako momentuak ez dagoela berriz bizitzerik, horregatik, irribarre batek mila hitz baino gehiago balio duela ikasi dut. Eta etorri nintzen ez bezala irribarre handi batekin noa etxera!

2 comentarios:

Unknown dijo...

hitzak!!!!!!!!!!!! aqui estoy en casita! hoy salgo un poco a la noche con las amigas y estoy ansiosa!!! estoy esperando a que subas una nueva entrada! no he visto ningun comentario en mi blog eeeh :( http://recuerdosdealgodondeazucar.blogspot.com/

muchos besos y sonrisasss

Hitzak dijo...

Me voy a hacer seguidora de tu blog, sabes que me encanta como escribes ;)

Estoy pensando en publicar en la revista también esta entrada, ya me dirás que te parece, dame tu visto bueno por el tema del copyright ;) Ejeje.

Ya me contaras por email que tal el finde...ejeje.