Ospitalean ere ikasten!

¡Aprendiendo en el hospital!

jueves, 25 de abril de 2013

ZAKARRONTZIAREN ISTORIOA

Iskina batean nago triste-triste. Begiak izango banituzke hiru egun pasatuko nituen negarka. Zakarrontzi bat naiz eta beti mutil batek edo neska batek mimoak eskainiko dizkidan itxaropenean, baina bakarrik jasotzen dudana zaborra da. Handia naiz, zaharra, zikina, beltza eta euliz beteta.
Gauetan amets egiten dut mutil bat naizela: ile errubioa, begi urdinak, argala, futbolaria eta neska guztiak liluratuta uzten dituen baina ez, zakarrontzi tontolapiko bat naiz. Beti klasean gauza pilo bat entzuten ditut mutilak eta neskak txutxumutxuka ari direnean nirekin hizketan. Adibidez, badago Pepa izeneko neska bat, klaseko indartsuena, eta bere nahia... badakizue zein den? Biolinista hoberena izatea. Eta nik ametsetan egiten nuen mutila izatea bere mutil-lagun bezala.
Eta hau da nire bizitza; besteen ametsa entzuten, nireak beti ezin. Baina badakit nire hurrengo bizitzan ziur aski futbolari famatu bat izango naizela eta ez zakarrontzi bat, klasean armairu baten ondoan dagoena eta ezin duena klasea ikusi.

HOMER