Ospitalean ere ikasten!

¡Aprendiendo en el hospital!

miércoles, 2 de mayo de 2012

ETXETIK BIDALITAKO GOGOETA


Esaldi hori nik askotan esaten nion gaur gure artean ez dagoen lagun bati. Bera ere, ospitalean egon zen zenbait hilabetez eta bazuen berak niri askotan falta zitzaizkidan indarrak bertan egoteko. Beraz, esaldi hori ikusi eta berarekin gogoratzen nintzen, eta bera gogoratuz eta ateratzen zituen indarrak gogoan edukiz berarengatik eta ondoan nituenengatik aurrera egin behar nuela egiten nion gogor nire buruari.
Gainera, ez nengoen inoiz bakarrik; edozein momentutan nuelako norbait hitz egiteko, negar egiteko, barrezka aritzeko edo soilik, bakarrik ez nengoela gogorarazteko.
Nirekin esperientzia hau pasa duzuen guztioi milesker asko ikasi baitut zuengandik.
Beraz, bertan orain zauden guztioi esan nahi dizuedana da aurrera egiteko, etorkizun paregabe bat duzuelako bertatik ateratzean.
Ohartu orduko une hau ere, oroitzapen bilakatuko da.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

aaaaupa zu! amodioa larrrutik hartuko dut, euskaraz euskeran nahiz etxean zein klasean;)

agridulce

oroitzapenak dijo...

milesker !
ez da besterik geratzen aurrera egin oroitzapen onei helduz.

Brewster. dijo...

Eutsi gogor, aurrera begira, bizitza itxaroten zaitu, aprobetxa ezazu !
Eta beti gogoratu, ez zaudela bakarrik:)

Melinda dijo...

Maitia negarrak eragin dizkidazula badakizu ni emen nagoela nahi duzunerako eta ea gero hitzegiten dugun. Asko maite zaitudala eta aurrera egin behar dugula.

Tina.